martes, 13 de mayo de 2014

Berrikuntzak

Berrikuntzaren inguruko testua irakurri eta honi buruz pentsatzen jarri ondoren, hainbat aspektu garrantzitsu aipatzeko gai ikusi gara gai honen inguruan.

Hezkuntza esparruan berrikuntza bat emateko, hainbat aspektu hartu behar direla kontutan ikusi dugu; hau da, berrikuntza hau emateko, eduki, metodologia, ikasle eta irakasle…-etan aldaketa eman beharko litzateke.

Aldez aurretik, azpimarratu behar dugu berrikuntza hitzak aldaketa esan nahi badu ere, aldaketa horrek ez duela zertan hoberantz izan behar. Aldaketa egiteko modu asko daude eta baita aldaketaren emaitza determinatuko duten hainbat faktore ere (ingurunea, ikasleria mota...). Baliteke beraz, aldaketa egitearen asmoa edo helburua ona bat izatea, baina ondoren emaitza okerrerantz izatea. Ahalegina, berrikuntza hau ez litzateke jada “berrikuntza on” bat izango.

Adibidez: Hezkuntza munduan ezarri berri den LMCE legean berrikuntza bezala ezarri dute eta ez du ondorio onik ekarri, atzera buelta besterik ez du ekarri.

Bestalde, berrikuntza, erreforma eta aldaketa terminoei dagokienez, hiru kontzeptuak ez direla berdinak esan beharra dugu.

Berrikuntza, zerbait berritzeko ekintza egin ondoren datorren ondorioa da; erreforma, jada egina dagoen zerbait hobetzeko asmoz egindako aldaketen multzoari deitzen diogu eta azkenik, aldaketa; dagoen zerbait aldatzeko egiten den ekintza  eta horren ondorioari esaten zaio.

Beraz, hiru kontzeptu hauek guztiz berdinak ez izan arren, amankomunean zenbait osagarri dituztela ikusi ahal izan dugu: guztietan aldaketaren bat gertatzen dela.

lunes, 12 de mayo de 2014

La educación prohibida

“La educación prohibida” bideoa ikusi ondoren, nire hausnarketa pertsonala egin dut.

Egun eskolan umeei txiki-txikitatik baloreak barneratzen dizkiete; errespetua, elkartasuna, berdintasuna… baina ondoren eskolaren funtzionamendua bestelakoa da, benetan ikasi nahi dutena ikasteko aukera, batzuek besterik ez dute, hau da, nota onak ateratzen dituztenak eta besteak baztertuak izan ohi dira. Non dago berdintasuna? Nire ikuspuntutik ez du zertan nota hobeak ateratzen dituena besteak baino azkarragoa izan beharrik.

Ondorioz ikasle batzuen eta besteen arteko konpetentziak sortzen dira, nota hobeagoak lortzeko, eta guk hori ez dugu nahi, guk denok era eraginkor batean ikastea nahi dugu eta aukerak denentzako berdinak izatea.

Beste aldetik, orain arte eskolak beti ezarritako modelo bat jarraitu dute eta inongo momentuan ez dute ia ezer egin hortik ateratzeko, agian gaizki aterako den beldurragatik, zenek daki. Eskola modernoa garatzeko bultzakada handi bat falta da, zeren gu irakasle garenean ez dut uste, guk pentsatzen dugun moduan jartzen utziko digutenik. Horregatik betiko modu berean jarraituko dute, eta ez dira benetan hobetzeko asmoarekin joango. Eta horrek haurren garapena eta motibazioa gutxiagotuko du.


Ander Mendiluze

viernes, 2 de mayo de 2014

Gogoeta, hezkuntza

EDUCACIÓN PROHIBIDA

Ikusitako bideo honek hausnarketa bat egitera eraman dit gaur egungo hezkuntza sistemaren inguruan:

Hasteko, ikusi dezakegu hezkuntzaren lege guztiek lankidetzaz, berdintasunaz, baloreetaz... hitz egiten gaituztela, baina oinarrizko egitura guztiz ezberdina dela, hau da, praktikan kontrako baloreez betetzen dela; indibidualismoa, konpetentzia...

Ezin da berdintasun batetaz hitz egin eskolara sartzeko aukerak ere desberdinak direnean: dirudunek eskola pribatuetara joateko aukera izango dute, hezkuntza on bat jasotzekoa, maila ekonomiko baxukoek aukera hori eduki ere ezin dutenean; eskola publikora joateko beste aukerarik ez dute.

Bestalde, konpetentzia ere egunero indartzen den gaia da ikasgeletan: guztia zenbaki baten bidez baloratzen da, noten bitartez. Egiten den lan, azterketa... bakoitzak zenbaki bat dakar atzetik eta azkenean ez da esforzua, lana baloratzen dena. Ikasle “onak” baloratzen dira, eta baita saritu ere. Bitartean besteak, ikasle txarrak direla sinisten dute, autokontzeptu txar bat hartu eta horretan geratzen dira, irakasleak hau aldatzeko ezer egiten ez duelarik.

Ikasleak azkenean, klaseko objetu bilakatzen direla esan genezake: ez dira hauen zalantzak behar bezala erantzuten, ez motibatzen, ezta beraien interesak kontutan hartzen:
- Zertarako balio du egiten ari garen honek?
- Egunen batean behar izango dizute...

Zenbat aldiz entzun ditugu honelakoak?

Azkenean, gaur egungo gizarte honetan askotan entzuten dugu ikasleen porrotaz eta nire iritziz ere, ez da ikaslea frakasatzen duena, sistema baizik

“Si buscas resultados diferentes, no hagas siempre lo mismo”
(Albert Einstein)



                                                                                                     MAIDER MITXELENA


Gogoeta, Hezkuntza


LA EDUCACION PROHIBIDA


Ikusitako bideo hauen bitartez, ikusi ahal izan dut, gaur egun gure gizartea eta hezkuntza sistema ez datozela bat. Izan ere, gizarteak zenbait balore transmititzen dizkigu. Horien artean, bakea, zoriontasuna, berdintasuna, elkarlana… Baina, praktikarako unean ez dira erabiltzen.


Gaur egun, haurren eta ikasleen arteko lehiakortasuna bultzatzen da. Emaitza onak dituzten ikasleak saritu egiten dira, eta bitartean, emaitza txarrak edo desegokiak dituztenak ez dira aintzat hartzen, atentzioa deitzen zaie eta ez da begiratzen zein izan daiteken akats horien arrazoia. Ikasleen zereginak baloratzean, zein pertsona mota den ere definitzen du une berean. Honek, arazoak sustatzen ditu, nork bere burua ¨irabazle¨ edo ¨galtzaile¨ bezala izendatuz.Ondorioz, ¨galtzaile¨ bezala ikusten direnak, motibazio falta eta autoestima baxua izatea ohi dute. Beraz, ez da ikaslea porrotara irits daitekeena, baizik eta hezkuntza sistema.


Amaitzeko esan, gizarteak bakea bultzatzen duela beste zenbait baloreren artean, baina ezin dela ahaztu, lehiakortasuna borroka guztien hasiera dela. Hortaz, bai hezkuntza sisteman eta bai gizartean, beharrezkoak diren berrikuntzak bultzatu behar dira parean jartzeko, eta haurren heziketa hobetzeko.

 
                                                                    MAITANE MENDIZABAL GALLEGO

Gogoeta, Hezkuntza

Hezkuntzari buruzko bideo hauek hausnarketa egitera bultzatu naute eta ondorio hauetara iritsi naiz.

Gaur egun dagoen hezkuntza tradizionala, bideoan esaten den bezala, estatikoa da, hau da, aldaketarik gabea, programa batean oinarritua eta irakaslea ardatz duena. Beraz, ez da ikasleen ekimena kontuan hartzen eta erabakiak hartzeko gai ez diren ikasleak sortzen dira. Hori dela eta, ikasketaren, ikastaldiaren eta heziketaren funtsa herritar obedienteak, kontsumistak eta eraginkorrak lortzea dela uste dut, goran kokatzen direnek emandako aginduei kontra ez egiteko. Azken finean, guztiok, politikoek gurekin nahi dutena egitea “onartzen” dugu robot batzuen antzera jokatuz.
            Gainera, hezkuntza hau guztiz zaharkituta dagoela esaten da bideoan eta hori egia dela iruditzen zait. Izan ere, ditugun ezagutzekin konparatzen badugu, hezkuntza atzeratuta dagoela konturatu gaiteke. Horrek, aldaketak gertatzea suposatzen du. Baina, lehen esan bezala, goikoei kontra ez egiteko, hezkuntza hobetzeko asmoz egin ditzazkegun aldaketak egiteko gai ez garela izango uste dut.

Bestalde, ikasleei txikitatik egin behar dutena inposatzen zaie eta ez zaie galdetzen zer egin nahi duten. Horrela, ikasteko, bilatzen eta ikertzen jarraitzeko, eta jakingurari eusteko gogoa joaten zaie. Hori ez gertatzeko, haurren nahiak eta iritziak kontuan eduki behar dira eta irakasleak haurrak elkarren artean erlazionatzea, autonomia bultzatzea, ikasteko gogoa piztea… , hau da, motibatzea lortu behar du. Gainera, “no somos numeros esaldiak” ulertarazten duen bezala, askotan geletan lehiakortasuna edo indibidualismoa gehiegi antzematen da. Beraz, txikitatik kooperatibitatea eta taldelana ere lantzea garrantzitsua iruditzen zait. Izan ere, besteei entzuten, ideia ezberdinak onartzen, erabakiak hartzen… ere ikasi behar dugu.

Ainhoa Zubelzu
 

Gogoeta, Hezkuntza

Hausnarketa egitera bultzatu nauen bideo hau ikusi ondoren, esan behar dut bertan azaltzen diren kontzeptu batzuekin ados nagoela eta beste batzuekin ez. Hezkuntza hobetu nahi bada, aldaketei ekin behar zaie.

Hasteko esan, bideo honetan azaltzen den bezala, ikasterako garaian, ikus dezakegu, hezkuntza sistema gaur egungo ezagutzekin alderatuta atzeratuta dagoela. Gizartea hezkuntza baino azkarrago aldatu dela aipatzen da bideoan, beraz, hezkuntza zaharkituta dagoela esan dezakegu. Beraz, Hezkuntzak aldaketaren bat jasan behar du. Gaur egungo hezkuntza, modu batera edo bestera sistematizatua dagoela esan dezaket eta txikitatik hezten ditugula haurrak konpetibitatean, diskriminazioan, gutxietsiak… eta honek eurengan eragin handia izan ohi dute.

Lanean hasitakoan gai izango al gara aldaketa hauek planteatu eta aurrera eramateko? Nire ustez, gure etorkizun batean eta lanean hasten garenean, orain arteko guztiak bezala jarraituko dugu, gure nagusiek esandakoari “amen” egiten. Ez ditugu beharrezkoak diren berrikuntzarik sartuko gure esku dauden haurren hezkuntza hobetzeko asmoz.
            Beraz, orain bezala, haurren interesak alde batera uzten jarraituko dugu eta sistematizatuta dagoen hezkuntzatik abiatuta hezkiko ditugu haurrak. Honek guztiak, haurrei zer penstatu emango die baita eskolan igarotzen dituzten ordu guztiek ere, haur hauek ateratzen al diote inolako probetxurik bertan emandako ordu guztiei? Eskolan 8 ordu igaroteak, irakasleek haurren interesa alde batera uzteak… eta antzeko faktoreek ikaskuntza prozesuak errituna batean erortzea dakar eta honek haurren ikasteko motibazioa alde batera uztea Esar dezake. Honen ondorengo pausoa ikasketak uztea izan daiteke.

Hausnarketa honekin amaitzeko esan, bideo honetan azaltzen den “ no somos numeros” esaldiak zer pentsatua eman didala eta esan behar dut , esaldi honekin erabat ados nagoela eta oraindik ere, gaur egun, haurrak nota bidez gutxiesten ditugu eurek dituzten arazo, esfortzu eta beste hainbat faktore albo batean utziz.

Bideo hauek ez neuzkan ikusita eta baliagarriak egin zaizkit gure hezkuntza sistema nola dagoen ikusteko. 


                                                                                                         CRISTINA MARCOS

Berrikuntza, Sintesia

Testu hau irakurri ondoren, berrikuntzak definizio bat baino gehiago duela konturatu gara. Izan ere, aldaketa bat suposatzeaz gain, antolaketa, lanketa edota diseinu bat izan daiteke. Dena den, horrek ez du esan nahi berrikuntza hobekuntza denik; hau, teorian, hobekuntza eta aurrerapausoei begira proposatzen den prozesu bat da, baina azken emaitza ez da beti hobekuntza bat izaten.
       
Berrikuntza hauek emateko denbora behar da eta orokorrean ikaskuntzako esparru desberdinetan eman izan ohi dira. Horien artean, metodologian, irakaslegoan, helburu eta kontzeptuetan, materialetan (teknologian, liburuetan...)

Aldaketa unitateetako bat ikastetxea denez, irakasleak berrikuntza hauek sustatzen dituzte. Beraz, irakasleen papera, zeregina garrantzitsua da. Izan ere, hauek dira berrikuntza horietan planteatzen dena ikasgelan aurrera eramaten dutenak. Gainera, teknologian eman diren aurrerakuntzak, ikasteko beste hainbat modu egotea suposatzen du eta horrek, lanbide honetan urteak daramatzan irakasle batek bere formakuntza eguneratzea eragiten du.Beraz, formakuntza jarraia eta eguneratua izatea garrantzitsua da. Hala ere, berrikuntza hauek emateko irakasle multzo bat aldaketen alde egotea beharrezkoa da; berrikuntza ez da aurrera eramango horren aldeko pertsona bakarra badago. Pertsona hauek, egonkortasuna bilatzen dute eta ez dute egoera aldatu nahi da.  Hori dela eta, beraien artean elkarlanean aritzea beharrezkoa da.

Metodologiari dagokionez, errutinan ez erortzeak duen garrantzia ere aipatu behar dugu. Gaur egun eskura ditugun baliabideak ikusirik, ez diegula behar besteko erabilerarik ematen konturatu gara, hau da, ezagutzen dugunarekin geratzen gara segurtasuna ematen digutelako eta ez gara ausartzen berritzera.

Hala ere, berrikuntza hauek gertatzeko denen arteko kolaborazioa beharrezkoa da: Administrazioak, sare sozialak, gurasoak… Hori dela eta, akordio batera iristeko eta berrikuntza emateko, denek beraien partetik zerbait jarri behardute.

Berrikuntza, Aurrezagutza

Berrikuntza izatez, zerbait berritzeko ekintza bat da  eta arazo baten ondorioz ematen da, baina honek ez du zertan ona izan. Berrikuntza bat emateko, pertsona jakin batzuk hori onartua izan behar dute.


Berrikuntzahitzak aldaketa esanguratsu bat adierazi nahi du. Berritzeak ez du bukatzea
esan nahi, zerbaiten kalitatea hobetzea baizik, gainera hau, nahita egindako zerbait da.

Unitate Didaktikoa


lunes, 24 de febrero de 2014

Dekretua, sintesia, curriculuma


Gaur egun, beste hainbat gauza bezala, Haur Hezkuntza ere mugatuta dago eta horregatik, araudi jakin bat du. Haur Hezkuntza haurren ikaskuntza prozesuan oso garrantzitsua da eta horregatik, gai hau abiapuntutzat hartuz hainbat aldaketa egin nahi dira. Aldaketa hauen helburua, curriculumen zorroztasuna areagotzea da, curriculum horiek gutxieneko irakaskuntzarekin bat etortzen direla zihurtatu ahal izateko.

Hezkuntza, erreformak, hausnarketa


Azken klaseetan, hezkuntza munduari buruz informazio gehiago jaso ahal izan dugu egin ditugun aurkezpenen bidez. Talde bezala esan beharra daukagu, aurkezpenak egin baino lehen hezkuntzak aldaketa eta erreforma asko izan zituela konsziente ginela baina gure taldekideek aldaketa hauek azaltzean, argi geratu zaigu hezkuntza mundua ez dela batere erraza izan.

Hezkuntza, erreformak

Erreformak Hezkuntza prozesuan ematen diren aldaketak dira,ahalik eta hezkuntza hoberena ezartzeko asmotan. Erreformek faktore desberdin batzuk dauzka; horien artean, ikusmolde pedagogiko ezberdina, testuinguru sozio-historikoen... arabera egiten dira. Hauek, lehen aipatu bezala helburu jakin batekin egiten dira; etorkizuneko herritarrek formakuntza egokia eduki dezaten, hau da, ahalik eta hezkuntza hoberena ezartzen saiatzen dira nahiz eta askotan hau ez duten lortzen.

domingo, 23 de febrero de 2014

Hausnarketa, Freire

Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, hezkuntzak pertsonak aldatzen ditu hauek mundua alda dezaten.”


Paulo Freire, 1921ean jaio zen Sao Paulon, eta 1987ko maiatzaren 2an hil zen. XX. mendeko pedagogo eta hezitzaile esanguratsuenetarikoa izan zen. Pegagogo hau, kartzelatua eta erbesteratua izan zen, zituen ideiengatik. Hala ere, 1980. urtean Brasilera itzuli zen, irakasle lanak burutzeko. Irakasleen eta ikasleen arteko bide berri bat eraiki zuen, hau da, hezkuntza popularraren eta alfabetatze popularraren sortzailea ere izan zen. Horretaz gain, hezkuntza munduarekin zerikusi handia zuen beste gauza garrantzitsu asko egin zituen; horien artean gizon eta emakume analfabetotaz arduratu zen.

Gizon honen pedagogia kritikoak esaten duenez, hezkuntza, mundua kritikoki aztertzeko baliogarria izan behar zuen. Hori dela eta, pedagogia hau lau alderditan banatu zuen: lehenengoa, hezkuntza ezagutza prozesurako baliagarria izatea da. Honekin, hezkuntza aldakorra izan behar zuela eta ez indibiduala eta teorikoa azaldu nahi zuen. Bigarrenak, berriz, hezkuntza praktika politiko bat zela adierazi zuen proiektuak eta baloreak lantzen dituelako. Hirugarrenari dagokionez, komunikazioa garrantzitsua zela esan zuen eta itxaropenaren ideologia planteatu zuen esperientziari garrantzia emanez. Amaitzeko, hezkuntza popularraren mugimendu pedagogikoa ofizialki aldarrikatu zuen.“ Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, hezkuntzak pertsonak aldatzen ditu hauek mundua alda dezaten ” da ideia guzti hauek biltzen dituen esaldia.

Gure aburuz, esaldi honekin hezkuntza ez dela mundua aldatzeko elementu bat azaldu nahi du pedagogo honek. Hezkuntzak formatzen dituen pertsonak aldarazten dute mundua. Hortaz, gure etorkizuna izango diren haurrek, beharrezkoa dute formazio on eta egoki bat jasotzea aurrera egiteko. Prozesu hau, bere pedagogian aipatu bezala, modu praktikoan eta kolektiboan egin behar da.

Izan ere, formakuntza prozesu konstante bat da, ez baita inoiz bukatzen. Beraz, gero eta hezkuntza hobea jaso, mundua aldatuko duten pertsonak formatuago egongo dira eta hauek mundua hobera aldatzea lortuko dute. Hori dela eta, esan beharra dago haurrak direla etorkizunaren jabe.

lunes, 17 de febrero de 2014

Praktika, hausnarketa, curriculuma


Curriculuma: Ikaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu,gaitasun,metodo eta ebaluazioen antolaketa da eta ikasle multzo bati zer eta nola irakatsi behar zaien zehazten du.
  •      Adibidea: Ikasleek kurtsoan zehar egiten duten aurrerapen prozesuen ezaugarriak.
Curriculum ezkutua: Curriculuman ezaugarri ez ezplizituen adierazpena da, hau da, curriculum ofizialean agertzen ez diren eta nahigabe ikasten diren balio, jarrera eta ezagutzak dira. Beraz, fisikoki ez diren gauzak dira.
    • Adibidea: Fisikoki ikusten ez diren gauzak dira; elkarbizitzen, errespetatzen                           Psikomotrizitatea landuz, harremana sendotzea, parte hartzea                                 sustatzea...
    Curriculum erreala: Curriculum formala praktikan jartzeari esaten zaio eta hezuntzak egiten duen lana garatzen du.
    •   Adibidea: Psikomotrizitatean jolas desberdinak egitea eta inkonszienteki                                oreka, garapen psikomotorra… lantzea.
Curriculum ezberdin hauek landu ondoren, ikusi ahal izan dugu ikasketa prozesua egokiagoa izateko eta curriculuma gure haurren beharretara moldatzeko aldatu behar den lehenengo gauza metodologia dela. Askotan haurrek ez ulertzean metodologia berdina erabiltzen dugu baina, hitz ezberdinekin eta egokiena metodologia guztiz aldatzea da, hau da, zerotik hastea. Aldaketa honek funtzionatu ezean beste irtenbidea albokoarengana edo gelakideengana jotzea da, ikasle horrek ulertutakoa azaldu ahal izateko. Aldatu behar den azken elementua, berriz, helburua da, era batera edo bestera irakasleak bere ikasleei erakustea proposatu duen helburua beti edo ia beti bete behar delako.

lunes, 10 de febrero de 2014

Praktika aldaketak, hausnarketa

Ipuintxo honek gure formakuntzaren inguruko erreflexio bat egitera eraman gaitu.
Argi erakusten digu formatzeko garaian norberak eraiki behar duela bere bidea, eta honetarako hainbat pausu kontuan hartu behar direla.
Hasteko, denok ados gaude irakaslearen eginkizuna erakustea dela, gidatzea, baina beti ere haurrei bide guztiak irekiak utziz, ideiak inposatu gabe, norberak berea eraikitzeko aukera izateko. Hauek bere esperientzietatik oinarritu behar dute gertatzen zaizkien edozein arazori aurre egin ahal izateko. Abiapuntu honetatik, ematen zaien laguntzak zeharkakoa izan behar du, hau da, haurrei ezin zaie dena eginda eman. Hau gertatuz gero, litekeena da haurrak egoera horretara akomodatzea eta ondorioz esploratzeko gogoa desagertzea.
Haurrek, irakasleen laguntzaz, lehenik ingurua eta egoerak ezagutu behar dituzte. Ondoren esperimentatu, aztertu, praktikatu…sortzaile izaten utzi behar zaie, hau izango baita beraien ondorio propioetara iristeko bidea.
Guzti honetarako oso garrantzitsua da haurrak motibatuta egotea eta honetarako lehenengo pausua errutinatik aldentzea dela esango genuke. Ekintza desberdinak eskaini behar zaizkie beti ere errealitatearekin harremanetan egonez: egoera berriei aurre egiten erakutsi behar zaie, beldurrak atzean utziz. Haurrak ezin du ezagutzen duenean geratu honek segurtasuna ematen diolako; berritzeko irekiak egon behar dira.
Hortaz, ipuin honen bidez ondorioztatu dugu aldatzeari beldur izaten zaiola askotan, eta erosotasuna bilatzen dugula, guretzako aurretik ezaguna dena. Honela, ordea, zaila da egoera berriei egokitzea.
Gure formakuntza aldetik berdin, errealitatearekin harremanetan egon behar dugu etengabe. Haurrei sortzen lagundu behar diegu, baina gure sorkuntzak jarraitzen duela ere ez dugu ahaztu behar: irakasle izateko ikasten ari garen puntutik modu ezberdinak ezagutu behar ditugu, probak egin, errealitateari aurre egin eta hanka sartzeetatik ere ikasi; erreflexioak egin, momenturo positiboki jokatu, detaile txikienei ere arreta jarri… honela lortuko dugu guk ere sortzea.
“La actitud con el que uno afronta los problemas se encuentra en la base de su solucion”.
Azkenik, azpimarratzen dugu etorkizuna aurrean daukagula, eta ez direla ideia zaharrak etorkizun berrira gidatzen dutenak, berritu egin behar dugu!


Aurrezagutza, curriculuma

Taldean aukeratu ditugun objektuak (panpina, bideo bat, argazkia, urtebetetzetako marrazkiak) esanguratsuak izan dira denentzat, izan ere, gure haurtzaroko oroitzapen on asko ekartzen dizkigute.

Taldearen aurkezpena

Kaixo guztioi!!!

Gu Haur Hezkuntza graduko bost ikasle gara, Cristina Marcos, Ainhoa Zubelzu, Maitane Mendizabal, Maider Mitxelena eta Ander Mendiluze.
Blog honetan, bigarren lauhilabetean didaktikako ikasgaian egingo ditugun hausnarketa eta jarduerak zintzilikatuko ditugu denekin partekatzeko.

Espero dugu zuen gustokoa izatea, eta jakin zuen kritikei irekiak egongo garela.


Parte hartu eta eskerrikasko!!