Hezkuntzari buruzko bideo hauek hausnarketa egitera bultzatu naute eta ondorio hauetara iritsi naiz.
Gaur egun dagoen hezkuntza tradizionala, bideoan esaten den bezala, estatikoa da, hau da, aldaketarik gabea, programa batean oinarritua eta irakaslea ardatz duena. Beraz, ez da ikasleen ekimena kontuan hartzen eta erabakiak hartzeko gai ez diren ikasleak sortzen dira. Hori dela eta, ikasketaren, ikastaldiaren eta heziketaren funtsa herritar obedienteak, kontsumistak eta eraginkorrak lortzea dela uste dut, goran kokatzen direnek emandako aginduei kontra ez egiteko. Azken finean, guztiok, politikoek gurekin nahi dutena egitea “onartzen” dugu robot batzuen antzera jokatuz.
Gainera, hezkuntza hau guztiz zaharkituta dagoela esaten da bideoan eta hori egia dela iruditzen zait. Izan ere, ditugun ezagutzekin konparatzen badugu, hezkuntza atzeratuta dagoela konturatu gaiteke. Horrek, aldaketak gertatzea suposatzen du. Baina, lehen esan bezala, goikoei kontra ez egiteko, hezkuntza hobetzeko asmoz egin ditzazkegun aldaketak egiteko gai ez garela izango uste dut.
Bestalde, ikasleei txikitatik egin behar dutena inposatzen zaie eta ez zaie galdetzen zer egin nahi duten. Horrela, ikasteko, bilatzen eta ikertzen jarraitzeko, eta jakingurari eusteko gogoa joaten zaie. Hori ez gertatzeko, haurren nahiak eta iritziak kontuan eduki behar dira eta irakasleak haurrak elkarren artean erlazionatzea, autonomia bultzatzea, ikasteko gogoa piztea… , hau da, motibatzea lortu behar du. Gainera, “no somos numeros esaldiak” ulertarazten duen bezala, askotan geletan lehiakortasuna edo indibidualismoa gehiegi antzematen da. Beraz, txikitatik kooperatibitatea eta taldelana ere lantzea garrantzitsua iruditzen zait. Izan ere, besteei entzuten, ideia ezberdinak onartzen, erabakiak hartzen… ere ikasi behar dugu.
Ainhoa Zubelzu
No hay comentarios:
Publicar un comentario