lunes, 10 de febrero de 2014

Praktika aldaketak, hausnarketa

Ipuintxo honek gure formakuntzaren inguruko erreflexio bat egitera eraman gaitu.
Argi erakusten digu formatzeko garaian norberak eraiki behar duela bere bidea, eta honetarako hainbat pausu kontuan hartu behar direla.
Hasteko, denok ados gaude irakaslearen eginkizuna erakustea dela, gidatzea, baina beti ere haurrei bide guztiak irekiak utziz, ideiak inposatu gabe, norberak berea eraikitzeko aukera izateko. Hauek bere esperientzietatik oinarritu behar dute gertatzen zaizkien edozein arazori aurre egin ahal izateko. Abiapuntu honetatik, ematen zaien laguntzak zeharkakoa izan behar du, hau da, haurrei ezin zaie dena eginda eman. Hau gertatuz gero, litekeena da haurrak egoera horretara akomodatzea eta ondorioz esploratzeko gogoa desagertzea.
Haurrek, irakasleen laguntzaz, lehenik ingurua eta egoerak ezagutu behar dituzte. Ondoren esperimentatu, aztertu, praktikatu…sortzaile izaten utzi behar zaie, hau izango baita beraien ondorio propioetara iristeko bidea.
Guzti honetarako oso garrantzitsua da haurrak motibatuta egotea eta honetarako lehenengo pausua errutinatik aldentzea dela esango genuke. Ekintza desberdinak eskaini behar zaizkie beti ere errealitatearekin harremanetan egonez: egoera berriei aurre egiten erakutsi behar zaie, beldurrak atzean utziz. Haurrak ezin du ezagutzen duenean geratu honek segurtasuna ematen diolako; berritzeko irekiak egon behar dira.
Hortaz, ipuin honen bidez ondorioztatu dugu aldatzeari beldur izaten zaiola askotan, eta erosotasuna bilatzen dugula, guretzako aurretik ezaguna dena. Honela, ordea, zaila da egoera berriei egokitzea.
Gure formakuntza aldetik berdin, errealitatearekin harremanetan egon behar dugu etengabe. Haurrei sortzen lagundu behar diegu, baina gure sorkuntzak jarraitzen duela ere ez dugu ahaztu behar: irakasle izateko ikasten ari garen puntutik modu ezberdinak ezagutu behar ditugu, probak egin, errealitateari aurre egin eta hanka sartzeetatik ere ikasi; erreflexioak egin, momenturo positiboki jokatu, detaile txikienei ere arreta jarri… honela lortuko dugu guk ere sortzea.
“La actitud con el que uno afronta los problemas se encuentra en la base de su solucion”.
Azkenik, azpimarratzen dugu etorkizuna aurrean daukagula, eta ez direla ideia zaharrak etorkizun berrira gidatzen dutenak, berritu egin behar dugu!


No hay comentarios:

Publicar un comentario