Erreformak egiteko arrazoiak asko eta
desberdinak izan daitezke.Alde batetik, pisu handia izan dezakete
aldaketa politikoek, beste batetik irakaskuntza kalitatea hobetzeko asmoak izan
daitezke, baita eskolaren krisia dela eta.Demografia aldaketek ere eragin
nabaria izan dezakete gaur egungo erreforma aldaketetan edota estatuaren
kontrola noren esku dagoen.
Hezkuntza
munduan, erreforma eta aldaketan asko izan dira eta horregatik gaur egun
hezkuntza munduko lege asko ezagutzen ditugu.LGE LODE,LOGSE,LOCE,LOE
Ley
General de Educación (LGE) :Lege honek, hezkuntza
eskubidea lortu nahi zuen, nahiz eta baliabide ekonomiko gutxi izateagatik ez
zuen lortu. LGEk analfabeto kopuru handi bati egin behar izan zion aurre. Hori
dela eta LGE hezkuntza legea, gizartean zeuden betebehar eta gabeziak asetzeko
sortu zen. Lege hau LOGSE legearekin indargabetu eta ordezkatua izan zen
1990.urtean.
Ley Orgánica reguladora del
Derecho a la Educación
(LODE) de 1985: 1985eko
llege hau ez du hezkuntzaren antolaketa aldatzen, ikastetxeak erregulatzen
ditu, hezkuntzarako eskubidea. Lege hau, berritua izan da zeinbait alditan eta
erreforma guztien ondoren, OPEG moduan ere ezagutzen da.
Ley
Orgánica de Ordenación General del Sistema Educativo (LOGSE) Euskaraz esanda, Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu
Orokorraren Lege Organikoa. Esan bezala, 1990eko urriaren 3an onartutako
Espainiako hezkuntza lege bat izan zen, Lege horrek aurreko Espainiako
Hezkuntza Lege Orokorra ordezkatu zuen. Eta, ondoren 2006an, Espainiako Hezkuntza
Lege Organikoak (LOE) indargabetuko zuen.
Derrigorrezko hezkuntza 16 urte arte luzatu zen lege honen bidez eta
bigarren hezkuntzak lau ikasturte izatea ezarri zen, hau dohakoa zen.
Batxilergoa bi alditan banatu zen. Lau modalitate sortu ziren: Arteak, Teknologikoa,
Osasun Zientziak eta Humanitateak. Eta Haur Hezkuntza bi ziklotan banatuko da.
Lehen zikloa (0-3) eta bigarren zikloa (3-6).
Ley
Orgánica de Educación (LOE): Hezkuntza erregulatzen
duen egungo legea dugu LOE, 2006ko maiatzaren 4an atera zena. Helburu
nagusia,aukeren bersitasuna bermatuz, ikasleentzat kalitatezko ikasketa porzesu
bat izatea zen.
Ley
Orgánica de la Mejora
de la Calidad
Educativa (LOMCE): LOMCE Legea orain
dela denbora gutxi proposatutako hezkuntza-erreforma da, LOMCE legearen
helburua, kalitatezko hezkuntza hobetzea zen daeta horretarako hainbat artikulu
aldatu zituen. 14 urterekin lehen 16 urterekin egiten zena egin beharko dute,
erlijioa indartuko da...
Hasieran
aipatu bezala erreforma hauek hezkuntza mundua hobetzeko asmotan eginak egon
dira,nahiz eta askotan aurrera pausoa eman beharren atzera pausoa izan diren.
Azken legea adibidez,LOMCE.
Gure iritziz, erreforma hauek egitea, urteen poderioz lortutako hobekuntzak baztertzea eragiten dute.Gainera, guri erotu besterik ez digute egiten,izan ere, ohitzen garenerako lege berri bat sartzen digute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario