Testu hau irakurri ondoren, berrikuntzak definizio bat baino gehiago duela konturatu gara. Izan ere, aldaketa bat suposatzeaz gain, antolaketa, lanketa edota diseinu bat izan daiteke. Dena den, horrek ez du esan nahi berrikuntza hobekuntza denik; hau, teorian, hobekuntza eta aurrerapausoei begira proposatzen den prozesu bat da, baina azken emaitza ez da beti hobekuntza bat izaten.
Berrikuntza hauek emateko denbora behar da eta orokorrean ikaskuntzako esparru desberdinetan eman izan ohi dira. Horien artean, metodologian, irakaslegoan, helburu eta kontzeptuetan, materialetan (teknologian, liburuetan...)
Aldaketa unitateetako bat ikastetxea denez, irakasleak berrikuntza hauek sustatzen dituzte. Beraz, irakasleen papera, zeregina garrantzitsua da. Izan ere, hauek dira berrikuntza horietan planteatzen dena ikasgelan aurrera eramaten dutenak. Gainera, teknologian eman diren aurrerakuntzak, ikasteko beste hainbat modu egotea suposatzen du eta horrek, lanbide honetan urteak daramatzan irakasle batek bere formakuntza eguneratzea eragiten du.Beraz, formakuntza jarraia eta eguneratua izatea garrantzitsua da. Hala ere, berrikuntza hauek emateko irakasle multzo bat aldaketen alde egotea beharrezkoa da; berrikuntza ez da aurrera eramango horren aldeko pertsona bakarra badago. Pertsona hauek, egonkortasuna bilatzen dute eta ez dute egoera aldatu nahi da. Hori dela eta, beraien artean elkarlanean aritzea beharrezkoa da.

Metodologiari dagokionez, errutinan ez erortzeak duen garrantzia ere aipatu behar dugu. Gaur egun eskura ditugun baliabideak ikusirik, ez diegula behar besteko erabilerarik ematen konturatu gara, hau da, ezagutzen dugunarekin geratzen gara segurtasuna ematen digutelako eta ez gara ausartzen berritzera.
Hala ere, berrikuntza hauek gertatzeko denen arteko kolaborazioa beharrezkoa da: Administrazioak, sare sozialak, gurasoak… Hori dela eta, akordio batera iristeko eta berrikuntza emateko, denek beraien partetik zerbait jarri behardute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario