domingo, 23 de febrero de 2014

Hausnarketa, Freire

Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, hezkuntzak pertsonak aldatzen ditu hauek mundua alda dezaten.”


Paulo Freire, 1921ean jaio zen Sao Paulon, eta 1987ko maiatzaren 2an hil zen. XX. mendeko pedagogo eta hezitzaile esanguratsuenetarikoa izan zen. Pegagogo hau, kartzelatua eta erbesteratua izan zen, zituen ideiengatik. Hala ere, 1980. urtean Brasilera itzuli zen, irakasle lanak burutzeko. Irakasleen eta ikasleen arteko bide berri bat eraiki zuen, hau da, hezkuntza popularraren eta alfabetatze popularraren sortzailea ere izan zen. Horretaz gain, hezkuntza munduarekin zerikusi handia zuen beste gauza garrantzitsu asko egin zituen; horien artean gizon eta emakume analfabetotaz arduratu zen.

Gizon honen pedagogia kritikoak esaten duenez, hezkuntza, mundua kritikoki aztertzeko baliogarria izan behar zuen. Hori dela eta, pedagogia hau lau alderditan banatu zuen: lehenengoa, hezkuntza ezagutza prozesurako baliagarria izatea da. Honekin, hezkuntza aldakorra izan behar zuela eta ez indibiduala eta teorikoa azaldu nahi zuen. Bigarrenak, berriz, hezkuntza praktika politiko bat zela adierazi zuen proiektuak eta baloreak lantzen dituelako. Hirugarrenari dagokionez, komunikazioa garrantzitsua zela esan zuen eta itxaropenaren ideologia planteatu zuen esperientziari garrantzia emanez. Amaitzeko, hezkuntza popularraren mugimendu pedagogikoa ofizialki aldarrikatu zuen.“ Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, hezkuntzak pertsonak aldatzen ditu hauek mundua alda dezaten ” da ideia guzti hauek biltzen dituen esaldia.

Gure aburuz, esaldi honekin hezkuntza ez dela mundua aldatzeko elementu bat azaldu nahi du pedagogo honek. Hezkuntzak formatzen dituen pertsonak aldarazten dute mundua. Hortaz, gure etorkizuna izango diren haurrek, beharrezkoa dute formazio on eta egoki bat jasotzea aurrera egiteko. Prozesu hau, bere pedagogian aipatu bezala, modu praktikoan eta kolektiboan egin behar da.

Izan ere, formakuntza prozesu konstante bat da, ez baita inoiz bukatzen. Beraz, gero eta hezkuntza hobea jaso, mundua aldatuko duten pertsonak formatuago egongo dira eta hauek mundua hobera aldatzea lortuko dute. Hori dela eta, esan beharra dago haurrak direla etorkizunaren jabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario