lunes, 10 de febrero de 2014

Aurrezagutza, curriculuma

Taldean aukeratu ditugun objektuak (panpina, bideo bat, argazkia, urtebetetzetako marrazkiak) esanguratsuak izan dira denentzat, izan ere, gure haurtzaroko oroitzapen on asko ekartzen dizkigute.
Ebaluazioari dagokionez, ez gara oso ondo gogoratzen baina taldean orokortu denaren arabera, banaka egiten ziguten mahai batean eseriz eta galdera eta froga desberdinak eginez. Adibidez, formak erakutsi eta irudi bakoitza zer zen esan behar genuen edo koloreak eta kopuruak lantzeko bi margo gorri ematea eskatzen ziguten. Ondoren, gurasoei jakinaren gainean jartzen zitzaien bilera eta boletinen bidez,hauek, iten itxiaz osatuak zeuden .


Materialaren inguruan, ikastetxearen arabera material ezberdinak erabiltzen genituela ondorioztatu dugu. Eskulanak egiteko materialak (pinotxo papera, tenperak, gometxak, margolak...) ia ikastetxe guztietan berdinak dira, baina teknologiak eta eskuliburuak aldiz, ikastetxeen araberakoak ziren. Gainera zenbakiak ikasteko, puzzleak, fitxak... erabiltzen genituen. Hauetaz gain, irudi geometrikoak ikasteko, uztailak, forma geometrikoen kaxa... erabiltzen genituen. Animaliak eta animalien hotsak ikasteko animalien hotsak errepresentatzen zituzten jolasak genituen (pianoa). Abestiak oso garrantzitsuak direla ikusi ahal izan dugu, hauen bitartez, aurreko gauza guzti horiek ikastea errazagoa egin zaigulako.
Hala ere, esan behar dugu materialekin asko ikasi badugu ere, beste hainbat metodo erabili direla gure ikaskuntza prozesuan. Adibide bezazala, zenbakiak ikasteko galderak egitea(zenbat falta dira gaur?, zein egunetan gaude?...).

Espazio,denbora eta antolaketari dagokienez, taldeko kide guztien oroimeneko haurtzaindegiak txokotan banatuak zeuden. Hau da,txoko bakoitzean ariketa desberdinak egiten genituen. Denborekin lotuta, irakaleak ondo antolatuak zituen eguneroko zereginak. Goizean goiz, jolastu; gero, ipuinen bat edo abestiren bat entzun eta ikasi; ondoren, lan egiteko ordua...Denon esperientzia partekatuz ikusi dugu, taldekatzeari garratzi handia eman zaiola.Gure kasuan, lau bost kidetan banatzen ziguten, bakoitzari animali karteltxo bat emanez. Horrela, animaliak ikasteaz gain, modu antolatu batean erakusten ziguten: egun batean talde batek egiten zuena, hurrengoan beste talde batek egiten zuen.

Haur Hezkuntzan, oinarrizko gauzak ikasteaz gain (zenbatzen,irakurtzen...), sozializazio eta elkarbitzarako beharrezkoak diren hainbat balore ere barneratu ditugu (errespetua, disziplina,elkarlana...). Beraz, ondorioztatu dezakegu metodologia rutina batean oinarritua zegoela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario