Gaur egun, beste hainbat gauza bezala, Haur Hezkuntza ere mugatuta dago eta horregatik, araudi jakin bat du. Haur Hezkuntza haurren ikaskuntza prozesuan oso garrantzitsua da eta horregatik, gai hau abiapuntutzat hartuz hainbat aldaketa egin nahi dira. Aldaketa hauen helburua, curriculumen zorroztasuna areagotzea da, curriculum horiek gutxieneko irakaskuntzarekin bat etortzen direla zihurtatu ahal izateko.
Irakurri berri dugun dekretu honetan 2009/2010. ikasturteko curriculuma aldatzea proposatzen da. Ikastetxeetako aldaketa nagusiak honako hauek izango lirateke: alde batetik, ikaskuntza prozesuan bi hizkuntza ofizial ikastea, erdara eta euskara diren bezala eta bestetik, haurrei kalitatezko hezkuntza bat ematea. Izan ere, curriculumek giza eskubideen balioak aldarrikatzen dituzte eta beraz, edozein herritarrek du prestakuntzak eta ezagutzak garatzeko eskubidea edozein dela bere sexu, sinismen, jatorri eta baliabide ekonomikoa. Hezkuntza gazteak bizikidetza tolerante eta demokratiko batean trebatu daitezkeen gunea da eta erantzunkizun hau, lehenengo familiari dagokio bera baita sozializazio agente nagusia. Curriculum hau, 20 artikuluz osatua dago, baina guk guri garrantzitsuenak egin zaizkugunak aipatuko ditugu.
Dekretu honek helburu eta antolamendu jakin bat du. Horregatik, EAEko Haur Hezkuntzako berezko curriculuma ezartzea da helburu nagusia, hau da, garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea. Beste hitz batzuetan esanda, haurren garapena sustatzea. Gainera, Haur Hezkuntzako zikloa borondatezkoa izango da eta maila sozio-ekonomiko apala duten guneei eta hezkuntza edo hizkuntza premia berezia duten haurrei laguntza emango zaie. Antolamenduari dagokionez, 6 urteko ikasturte hau, bi etapatan banatua egongo da; lehenengo zikloa (0-3 urte) nortasun pertsonala garatzeko helburuarekin eta bigarren zikloa, aldiz, (3-6 urte) nork bere irudia identifikatzeko helburuarekin. Beraz, dekretu hau Haur Hezkuntzako bi zikloak, zikloetako bat edo lehenengo zikloko zati bat ematen duten EAEko ikastetxeetan izango da aplikagarria. Haur hauek, pixkanaka joango dira sartzen eskolara (egokitze aldia) eta 0-3 urte bitartean, gurasoei ordutegi zerbitzu zabala emango zaie, lana eta bizitza partekatu ahal izateko. Hala ere, haurrak ezingo ditu zortzi ordu baino gehiago egon eskolan. Hezkuntzako gaitasun orokorrak (arduraz bizitzen, ikasten, pentsatzen, komunikatzen… ikastea), berriz, berdinak izango dira hezkuntza etapa guztietan. Erlijioari dagokionez, gurasoek beraien haurrak ikaskuntza hori jasotzea nahi duten ala ez erabakitzeko eskubidea dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario