lunes, 24 de febrero de 2014

Hezkuntza, erreformak, hausnarketa


Azken klaseetan, hezkuntza munduari buruz informazio gehiago jaso ahal izan dugu egin ditugun aurkezpenen bidez. Talde bezala esan beharra daukagu, aurkezpenak egin baino lehen hezkuntzak aldaketa eta erreforma asko izan zituela konsziente ginela baina gure taldekideek aldaketa hauek azaltzean, argi geratu zaigu hezkuntza mundua ez dela batere erraza izan.



Lehen egunetako aurkezpenetan, hezkuntzak XVI. mendetik II. Errepublikara arte izandako aldaketak azaldu zituzten. XVI-XVIII. mendeen bitartean hezkuntza nobleziari zuzenduta zegoen, hau da, elizak zuen botere guztia eta uniformea zen (denak helburu eta eduki berdinak) . Baina, 1857an, Moyano Legeari esker, egoera hori aldatu egin zen eta hiritar guztiek ikasi ahal izan zuten. Izan ere, bere helburuetako bat alfabetismoarekin bukatzea zen, nahiz eta, ez lortu. Gainera, laikotasuna eta hezkuntza publikoa bermatu zituen. Beraz, hemendik aurrera Estatuak hartu zuen hezkuntzaren ardura guztia. Hau, emakumeentzat aurrerapauso bat izan zen. Horretaz gain, Bigarren Hezkuntzari garrantzia eman zion pertsona ilustratuak lortu nahi zituelako.
Ondoren, bi errepubliken artean erreforma eta aldaketa asko eman ziren gobernu bakoitzak hezkuntza bere interesen arabera ezarri nahi zuelako. Garai hartan, eskola politikariaren inguruan desadostasunak egoten hasi ziren hezkuntza librea izatea nahi zutelako. Gainera, irakasleen soldatak eta formakuntzak hobetu ziren eta ILE (Institución Libre de Enseñanza) sortu zen. Hauek, koheziketa eredua babesten zuten. Hala ere, Primo de Riverak estatu kolpe bat eman zuen eta lehen egindako erreforma guztiak bertan behera geratu ziren. Horrela, II.Errepublikari eman zitzaion hasiera. Bertan, sufragio unibertsala ezarri zen emakumeei boto eskubidea emanez eta hezkuntzari garrantzi handia eman zitzaionez, laikoa bilakatu zen. Gainera, misio pedagogikoak eman ziren landa inguruko analfetismoarekin bukatzeko. Horretaz gain, Euskal Hezkuntza Sisteman ere aldaketak eman ziren. Bertan, Euskal Herriko Estatutua, euskara eta bertako kultura berreskuratu nahi zen baina, 1936an Frankok Estatu kolpe bat eman zuen.
Hemendik aurrerako gertakizunak bigarren eguneko taldeek azaldu ziguten. Frankoren diktadurarekin, ideia demokratikoak zituzten “irakasleen garbiketa” egin zen.  Gainera, berriro ere, hezkuntza bereizia ezarri zen, elizak hezkuntzaren boterea berreskuratu zuen eta errepresioa nagusitu zen arlo guztietan. Beraz, garai hartako hezkuntza patriotikoa, katolikoa, elitista eta matxista zen. Diktaduraren azkeneko urteetan, 1970ean, beste lege bat atera zen LGE ( Ley General de Educacion). Honen helburua, hezkuntzak zituen zuloak betetzea zen, derrigorrezko hezkuntza eta doakoa 14 urte arte luzatuz. Baina, legea ez zen guztiz bete hau onartu eta handik bost urtera Franko hil egin zelako. Horrela, trantsizio garaiera iristen gara, aldaketa ugari eman ziren garaia. Izan ere, demokrazia iritsi zen.
Demokrazia garaiko lege garrantzitsuenak LOECE, LODE, LOGSE eta LOE izan ziren. Lege hauekin, eredu demokratikoa ezarri zen, hautatzeko eskubidea eta hamasei urtera arteko derrigorrezko hezkuntza bermatuz. Orain arte, azken honekin lan egin dugu. Baina, 2013an PP-k LOMCE proposatu zuen, aurkako erantzun asko izan arren. Izan ere, erlijioa derrigorrzko ikasgaitzat hartu, bekak murriztu, rebalidak ezarri, irakasgaiak hiru zatitan banatu… nahi dira.

Laburbilduz eta gure ondorioei dagokionez, esan dezakegu, historian zehar erreforma ugari izan direla  politika aldatzen joan delako eta alderdi bakoitzak bere ideologia inposatu nahi duelako. Erreforma gehienak, hezkuntza munduan nabari dira. Baina, ez dira konturatzen gizakioi mareatzeko modu bat besterik ez dela. Gainera, ez dituzte eskola bakoitzaren egoera eta beharrak kontuan hartzen, hau da, beraiek nahi dutena egiten dute beraien ongizatea bilatzeko gure iritzia kontuan izan gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario