Curriculuma: Ikaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu,gaitasun,metodo eta
ebaluazioen antolaketa da eta ikasle multzo bati zer eta nola irakatsi behar
zaien zehazten du.
- Adibidea: Ikasleek kurtsoan zehar egiten duten aurrerapen prozesuen ezaugarriak.
Curriculum
ezkutua: Curriculuman ezaugarri ez
ezplizituen adierazpena da, hau da, curriculum ofizialean agertzen ez diren eta
nahigabe ikasten diren balio, jarrera eta ezagutzak dira. Beraz, fisikoki ez
diren gauzak dira.
- Adibidea: Fisikoki ikusten ez diren gauzak dira; elkarbizitzen, errespetatzen Psikomotrizitatea landuz, harremana sendotzea, parte hartzea sustatzea...
- Adibidea: Psikomotrizitatean jolas desberdinak egitea eta inkonszienteki oreka, garapen psikomotorra… lantzea.
Curriculum ezberdin hauek landu ondoren, ikusi ahal izan dugu
ikasketa prozesua egokiagoa izateko eta curriculuma gure haurren beharretara
moldatzeko aldatu behar den lehenengo gauza metodologia dela. Askotan haurrek
ez ulertzean metodologia berdina erabiltzen dugu baina, hitz ezberdinekin eta
egokiena metodologia guztiz aldatzea da, hau da, zerotik hastea. Aldaketa honek
funtzionatu ezean beste irtenbidea albokoarengana edo gelakideengana jotzea da,
ikasle horrek ulertutakoa azaldu ahal izateko. Aldatu behar den azken
elementua, berriz, helburua da, era batera edo bestera irakasleak bere ikasleei
erakustea proposatu duen helburua beti edo ia beti bete behar delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario