lunes, 24 de febrero de 2014

Dekretua, sintesia, curriculuma


Gaur egun, beste hainbat gauza bezala, Haur Hezkuntza ere mugatuta dago eta horregatik, araudi jakin bat du. Haur Hezkuntza haurren ikaskuntza prozesuan oso garrantzitsua da eta horregatik, gai hau abiapuntutzat hartuz hainbat aldaketa egin nahi dira. Aldaketa hauen helburua, curriculumen zorroztasuna areagotzea da, curriculum horiek gutxieneko irakaskuntzarekin bat etortzen direla zihurtatu ahal izateko.

Hezkuntza, erreformak, hausnarketa


Azken klaseetan, hezkuntza munduari buruz informazio gehiago jaso ahal izan dugu egin ditugun aurkezpenen bidez. Talde bezala esan beharra daukagu, aurkezpenak egin baino lehen hezkuntzak aldaketa eta erreforma asko izan zituela konsziente ginela baina gure taldekideek aldaketa hauek azaltzean, argi geratu zaigu hezkuntza mundua ez dela batere erraza izan.

Hezkuntza, erreformak

Erreformak Hezkuntza prozesuan ematen diren aldaketak dira,ahalik eta hezkuntza hoberena ezartzeko asmotan. Erreformek faktore desberdin batzuk dauzka; horien artean, ikusmolde pedagogiko ezberdina, testuinguru sozio-historikoen... arabera egiten dira. Hauek, lehen aipatu bezala helburu jakin batekin egiten dira; etorkizuneko herritarrek formakuntza egokia eduki dezaten, hau da, ahalik eta hezkuntza hoberena ezartzen saiatzen dira nahiz eta askotan hau ez duten lortzen.

domingo, 23 de febrero de 2014

Hausnarketa, Freire

Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, hezkuntzak pertsonak aldatzen ditu hauek mundua alda dezaten.”


Paulo Freire, 1921ean jaio zen Sao Paulon, eta 1987ko maiatzaren 2an hil zen. XX. mendeko pedagogo eta hezitzaile esanguratsuenetarikoa izan zen. Pegagogo hau, kartzelatua eta erbesteratua izan zen, zituen ideiengatik. Hala ere, 1980. urtean Brasilera itzuli zen, irakasle lanak burutzeko. Irakasleen eta ikasleen arteko bide berri bat eraiki zuen, hau da, hezkuntza popularraren eta alfabetatze popularraren sortzailea ere izan zen. Horretaz gain, hezkuntza munduarekin zerikusi handia zuen beste gauza garrantzitsu asko egin zituen; horien artean gizon eta emakume analfabetotaz arduratu zen.

Gizon honen pedagogia kritikoak esaten duenez, hezkuntza, mundua kritikoki aztertzeko baliogarria izan behar zuen. Hori dela eta, pedagogia hau lau alderditan banatu zuen: lehenengoa, hezkuntza ezagutza prozesurako baliagarria izatea da. Honekin, hezkuntza aldakorra izan behar zuela eta ez indibiduala eta teorikoa azaldu nahi zuen. Bigarrenak, berriz, hezkuntza praktika politiko bat zela adierazi zuen proiektuak eta baloreak lantzen dituelako. Hirugarrenari dagokionez, komunikazioa garrantzitsua zela esan zuen eta itxaropenaren ideologia planteatu zuen esperientziari garrantzia emanez. Amaitzeko, hezkuntza popularraren mugimendu pedagogikoa ofizialki aldarrikatu zuen.“ Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, hezkuntzak pertsonak aldatzen ditu hauek mundua alda dezaten ” da ideia guzti hauek biltzen dituen esaldia.

Gure aburuz, esaldi honekin hezkuntza ez dela mundua aldatzeko elementu bat azaldu nahi du pedagogo honek. Hezkuntzak formatzen dituen pertsonak aldarazten dute mundua. Hortaz, gure etorkizuna izango diren haurrek, beharrezkoa dute formazio on eta egoki bat jasotzea aurrera egiteko. Prozesu hau, bere pedagogian aipatu bezala, modu praktikoan eta kolektiboan egin behar da.

Izan ere, formakuntza prozesu konstante bat da, ez baita inoiz bukatzen. Beraz, gero eta hezkuntza hobea jaso, mundua aldatuko duten pertsonak formatuago egongo dira eta hauek mundua hobera aldatzea lortuko dute. Hori dela eta, esan beharra dago haurrak direla etorkizunaren jabe.

lunes, 17 de febrero de 2014

Praktika, hausnarketa, curriculuma


Curriculuma: Ikaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu,gaitasun,metodo eta ebaluazioen antolaketa da eta ikasle multzo bati zer eta nola irakatsi behar zaien zehazten du.
  •      Adibidea: Ikasleek kurtsoan zehar egiten duten aurrerapen prozesuen ezaugarriak.
Curriculum ezkutua: Curriculuman ezaugarri ez ezplizituen adierazpena da, hau da, curriculum ofizialean agertzen ez diren eta nahigabe ikasten diren balio, jarrera eta ezagutzak dira. Beraz, fisikoki ez diren gauzak dira.
    • Adibidea: Fisikoki ikusten ez diren gauzak dira; elkarbizitzen, errespetatzen                           Psikomotrizitatea landuz, harremana sendotzea, parte hartzea                                 sustatzea...
    Curriculum erreala: Curriculum formala praktikan jartzeari esaten zaio eta hezuntzak egiten duen lana garatzen du.
    •   Adibidea: Psikomotrizitatean jolas desberdinak egitea eta inkonszienteki                                oreka, garapen psikomotorra… lantzea.
Curriculum ezberdin hauek landu ondoren, ikusi ahal izan dugu ikasketa prozesua egokiagoa izateko eta curriculuma gure haurren beharretara moldatzeko aldatu behar den lehenengo gauza metodologia dela. Askotan haurrek ez ulertzean metodologia berdina erabiltzen dugu baina, hitz ezberdinekin eta egokiena metodologia guztiz aldatzea da, hau da, zerotik hastea. Aldaketa honek funtzionatu ezean beste irtenbidea albokoarengana edo gelakideengana jotzea da, ikasle horrek ulertutakoa azaldu ahal izateko. Aldatu behar den azken elementua, berriz, helburua da, era batera edo bestera irakasleak bere ikasleei erakustea proposatu duen helburua beti edo ia beti bete behar delako.

lunes, 10 de febrero de 2014

Praktika aldaketak, hausnarketa

Ipuintxo honek gure formakuntzaren inguruko erreflexio bat egitera eraman gaitu.
Argi erakusten digu formatzeko garaian norberak eraiki behar duela bere bidea, eta honetarako hainbat pausu kontuan hartu behar direla.
Hasteko, denok ados gaude irakaslearen eginkizuna erakustea dela, gidatzea, baina beti ere haurrei bide guztiak irekiak utziz, ideiak inposatu gabe, norberak berea eraikitzeko aukera izateko. Hauek bere esperientzietatik oinarritu behar dute gertatzen zaizkien edozein arazori aurre egin ahal izateko. Abiapuntu honetatik, ematen zaien laguntzak zeharkakoa izan behar du, hau da, haurrei ezin zaie dena eginda eman. Hau gertatuz gero, litekeena da haurrak egoera horretara akomodatzea eta ondorioz esploratzeko gogoa desagertzea.
Haurrek, irakasleen laguntzaz, lehenik ingurua eta egoerak ezagutu behar dituzte. Ondoren esperimentatu, aztertu, praktikatu…sortzaile izaten utzi behar zaie, hau izango baita beraien ondorio propioetara iristeko bidea.
Guzti honetarako oso garrantzitsua da haurrak motibatuta egotea eta honetarako lehenengo pausua errutinatik aldentzea dela esango genuke. Ekintza desberdinak eskaini behar zaizkie beti ere errealitatearekin harremanetan egonez: egoera berriei aurre egiten erakutsi behar zaie, beldurrak atzean utziz. Haurrak ezin du ezagutzen duenean geratu honek segurtasuna ematen diolako; berritzeko irekiak egon behar dira.
Hortaz, ipuin honen bidez ondorioztatu dugu aldatzeari beldur izaten zaiola askotan, eta erosotasuna bilatzen dugula, guretzako aurretik ezaguna dena. Honela, ordea, zaila da egoera berriei egokitzea.
Gure formakuntza aldetik berdin, errealitatearekin harremanetan egon behar dugu etengabe. Haurrei sortzen lagundu behar diegu, baina gure sorkuntzak jarraitzen duela ere ez dugu ahaztu behar: irakasle izateko ikasten ari garen puntutik modu ezberdinak ezagutu behar ditugu, probak egin, errealitateari aurre egin eta hanka sartzeetatik ere ikasi; erreflexioak egin, momenturo positiboki jokatu, detaile txikienei ere arreta jarri… honela lortuko dugu guk ere sortzea.
“La actitud con el que uno afronta los problemas se encuentra en la base de su solucion”.
Azkenik, azpimarratzen dugu etorkizuna aurrean daukagula, eta ez direla ideia zaharrak etorkizun berrira gidatzen dutenak, berritu egin behar dugu!


Aurrezagutza, curriculuma

Taldean aukeratu ditugun objektuak (panpina, bideo bat, argazkia, urtebetetzetako marrazkiak) esanguratsuak izan dira denentzat, izan ere, gure haurtzaroko oroitzapen on asko ekartzen dizkigute.

Taldearen aurkezpena

Kaixo guztioi!!!

Gu Haur Hezkuntza graduko bost ikasle gara, Cristina Marcos, Ainhoa Zubelzu, Maitane Mendizabal, Maider Mitxelena eta Ander Mendiluze.
Blog honetan, bigarren lauhilabetean didaktikako ikasgaian egingo ditugun hausnarketa eta jarduerak zintzilikatuko ditugu denekin partekatzeko.

Espero dugu zuen gustokoa izatea, eta jakin zuen kritikei irekiak egongo garela.


Parte hartu eta eskerrikasko!!