Berrikuntzaren inguruko testua
irakurri eta honi buruz pentsatzen jarri ondoren, hainbat aspektu garrantzitsu
aipatzeko gai ikusi gara gai honen inguruan.
Hezkuntza esparruan berrikuntza bat
emateko, hainbat aspektu hartu behar direla kontutan ikusi dugu; hau da,
berrikuntza hau emateko, eduki, metodologia, ikasle eta irakasle…-etan aldaketa
eman beharko litzateke.
Aldez aurretik,
azpimarratu behar dugu berrikuntza hitzak aldaketa esan nahi badu ere, aldaketa
horrek ez duela zertan hoberantz izan behar. Aldaketa egiteko modu asko daude
eta baita aldaketaren emaitza determinatuko duten hainbat faktore ere
(ingurunea, ikasleria mota...). Baliteke beraz, aldaketa egitearen asmoa edo
helburua ona bat izatea, baina ondoren emaitza okerrerantz izatea. Ahalegina,
berrikuntza hau ez litzateke jada “berrikuntza on” bat izango.
Adibidez: Hezkuntza
munduan ezarri berri den LMCE legean berrikuntza bezala ezarri dute eta ez du
ondorio onik ekarri, atzera buelta besterik ez du ekarri.
Bestalde, berrikuntza, erreforma eta
aldaketa terminoei dagokienez, hiru kontzeptuak ez direla berdinak esan beharra
dugu.
Berrikuntza, zerbait berritzeko
ekintza egin ondoren
datorren ondorioa da; erreforma, jada egina
dagoen zerbait hobetzeko asmoz egindako aldaketen multzoari deitzen diogu eta
azkenik, aldaketa; dagoen zerbait aldatzeko
egiten den
ekintza eta
horren ondorioari esaten
zaio.
Beraz, hiru kontzeptu hauek guztiz berdinak ez izan arren, amankomunean zenbait osagarri dituztela ikusi ahal izan dugu: guztietan aldaketaren bat gertatzen dela.